domingo, 20 de mayo de 2012

SAHARA ASKE, ORAIN!

Dakigunez 1980an, Marokok 2.500 kilometroko harresia eraiki zuen iparraldetik hegoaldera, lurraldea eta Saharako herritarrak banatzeko. Harrezkero, 200.000 inguru lagun egoera ezin txarragoan bizi dira desertuan errefuxiatuta eta beste askok Marokon bizi dira errepresio-egoeran.1991n, NBEren babespean, su-etena deklaratu zuten eta Bake Plana sinatu, autodeterminaziorako erreferenduma egiteko oinarriak ezarriz.
Hala ere egoera berdinean bizi dira. ZERGAITIK? 
Gaur egun Estatu Batuetako interes geoestrategikoek eragozpen handiak jartzen dituztelako NBEren ebazpenak betetzerakoan eta erreferenduma egiteko. Izan ere, Estatu Batuek eskualde horretan duten aliatu garrantzitsuena da Maroko. Bestetik, Europako (bereziki Espainiar eta Frantziar estatuak) eta Estatu Batuetako nazioz gaindiko konpainien eta gobernuen interes ekonomikoak ere badaude jokoan....
ONDORIOAK? Egoera honek, ondorio guztiz beldurgarriak mantentzen, onartzen eta birsortzen ditu; Saharako herriari oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta Mundu osoaren begi-bistan...

Argi daukagu honen atzean egoera soziopolitiko oso zaila dagoela, baina uste dut arazo juriko eta politikotik harago joan behar garela, biktimekiko justizia bilatzeko eta erantzuleak zigorrik gabe gera ez daitezen; eskubide-urrapenen aurdura hartzeko eta bereziki Saharauientzako Giza Eskubideak bermatu ahal izateko...

Bizi diren egoera, bizitza, ONARTEZINA baita!

Eta guk geuk, DENOK gure pasibitate eta aurduragabetasunarekin gure erreduntasuna onartu beharko genuke... 

1 comentario:

  1. Saharan bizi diren egoerari buruz gehiago jakitea gustatuko litzaizuke?

    Hona hemen nire proposamena!

    Álvaro Longoriak egindako "Hijos de las nubes" dokumentala oso baliagarria, interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigu.

    Zergaitik?

    Baliagarria dela esan dezakegu egoeraren jatorria eta historia osoa azaltzen dutelako modu argi, erraz eta objetibo batean; ezinbestekoa arazoaren zergaitia ulertzeko.
    Intesgarria iruditu zitzaigun iritzi ezberdinak agertzen direlako, egoeraren ikuspegi ezberdinak ezagutzeko aukera emanez.
    Eta amaitzeko abesgarria dela esan dezakegu, hausnarketa pertsonala bultzatzen duelako; edozer egiteko lehenengo pausua emanez.

    Link honen bidez dokumentalaren trailerra ikusi dezakezue:

    http://www.youtube.com/watch?v=jC6plcVkwPU

    Anima zaitezte!!!

    ResponderEliminar