Beste
batean aipatu genuen bezala, duela hilabete bat, Iñigo Cabacas-en heriotzak
guztioi hunkitu zigun. Gaurko honetan, Alternatibak, EAk, Ezker Abertzaleak eta
Aralarrek adierazi dute 28 urteko gazte honen heriotza oraindik ere argitu gabe
jarraitzen duela.
Dakigunez,
daukagun eskubideetako bat tratu txarrik ez jasotzea da, baina agintekeriaren eraginez gertatutakoak gero
eta gehiago dira eta horrek modu nabarmen batean erakusten digu eskubide honen
bortxaketa.
Esan beharrekoa iruditzen zaigu bihar, Maiatzak 9, Iñigo Cabacas-en aldeko kontzentrazio ixila egongo dela Bilbon; beraz, bertara joatera animatzen zaituztegu, aginteek egoeraren larritasunaz jabetzeko, honelako egoerak saihesteko eta gure eskubideen aldeko borrokari ekiteko. Iñigo goian bego!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario