Arratsaldeon danoi!
Ostiral arratsalde honetan zeuen bihotzak alaitzeko, hona hemen Bob Marley-ren kanta!
Kanta dezagun denok batera GURE ESKUBIDEEN ALDE!
XXI.mendeko arazo larrienetako
bat langabezia da. 23 .artikuluak dioenez, pertsona guztiek lan egiteko
eskubideadute, aldi berean, egoera
egokian, berdintasunean, soldatape maila berberean... lan egiteko eskubidea izanik.
Baina, zoritxarrez, errealitatean giza eskubide honen bortxaketa begi bistakoa
dela badakigu.
Ala ere, El Correoko albiste honetan
ikus dezakegu nola, Aste Santuarekin batera, langabezi tasak behera egin duen.
Datu gehiago ezagutu nahi ezkero, hona hemen albistearen link-a:
Beste
albiste batean aipatu genuenez, Espainiako gobernuak osasusarekiko neurri
batzuk hartu izan ditu, baina Euskal Herriak bere ezezkoa plazaratu du neurri
hauekiko.
Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako
bozeramailea, Euskal Herrian paperik gabeko etorkinen osasunaz arduratzen
jarraituko dela argitu du, hau da, nahiz eta paperik ez izan, etorkinek, osasun
zerbitzuetara jotzeko aukera izaten jarraituko dute. Albiste honi buruzko
informazio gehiago nahi izan ezkero, hona hemen link-a:
Egun hauetan pil-pilean egon den berri hau ekartzen
dizuegu gaurko goiz honetan. Ziur aski blog hau irakurtzen duzuen askokikasleak izango zarete eta interesatuko
zaizuelakoan gaude. Gure blog honetatik animatzen zaituztegu horrelako neurriei
aurre egiten!
Gobernuak
krisialdiaren aurrean hartu nahi dituen osasunaren inguruko neurriak giza
eskubideekiko atzera pausu larria suposatzen dute. Gai honi buruzko informazio
gehiago ezagutu nahi ezkero, hurrengoko orrialdean topatuko duzue erreforma
honen inguruko informazioa:
Interesgarria
iruditu zaigu zuei giza eskubideekin lotura duten egunak zeintzuk diren
gogoraraztea. Horretarako hurrengoko web orrialdean egun garrantzitsuenak
aurkitu ahal izango dituzue.
Iñigo
Cabacas Athleticeko partidaren ostean istiluetan zauritutako 28 urteko gaztea
hil egin da.Beste askotan gertatu den
bezala, ertzaintzak erabilitako metodo opresiboen ondorioa daukagu gure
aurrean. Hilketa honen ostean, gomazko piloten erabilera debekatzea proposatu
dute baina horretarako beharrezkoa izan da Iñigo eta bera bezala poliziaren
eskuetan hil diren beste askoren bizitzak. NORARTE HELDUKO DIRA?