domingo, 20 de mayo de 2012

SAHARA ASKE, ORAIN!

Dakigunez 1980an, Marokok 2.500 kilometroko harresia eraiki zuen iparraldetik hegoaldera, lurraldea eta Saharako herritarrak banatzeko. Harrezkero, 200.000 inguru lagun egoera ezin txarragoan bizi dira desertuan errefuxiatuta eta beste askok Marokon bizi dira errepresio-egoeran.1991n, NBEren babespean, su-etena deklaratu zuten eta Bake Plana sinatu, autodeterminaziorako erreferenduma egiteko oinarriak ezarriz.
Hala ere egoera berdinean bizi dira. ZERGAITIK? 
Gaur egun Estatu Batuetako interes geoestrategikoek eragozpen handiak jartzen dituztelako NBEren ebazpenak betetzerakoan eta erreferenduma egiteko. Izan ere, Estatu Batuek eskualde horretan duten aliatu garrantzitsuena da Maroko. Bestetik, Europako (bereziki Espainiar eta Frantziar estatuak) eta Estatu Batuetako nazioz gaindiko konpainien eta gobernuen interes ekonomikoak ere badaude jokoan....
ONDORIOAK? Egoera honek, ondorio guztiz beldurgarriak mantentzen, onartzen eta birsortzen ditu; Saharako herriari oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta Mundu osoaren begi-bistan...

Argi daukagu honen atzean egoera soziopolitiko oso zaila dagoela, baina uste dut arazo juriko eta politikotik harago joan behar garela, biktimekiko justizia bilatzeko eta erantzuleak zigorrik gabe gera ez daitezen; eskubide-urrapenen aurdura hartzeko eta bereziki Saharauientzako Giza Eskubideak bermatu ahal izateko...

Bizi diren egoera, bizitza, ONARTEZINA baita!

Eta guk geuk, DENOK gure pasibitate eta aurduragabetasunarekin gure erreduntasuna onartu beharko genuke... 

martes, 8 de mayo de 2012

MAIATZAK 9, DENOK IÑIGOREKIN!




            Beste batean aipatu genuen bezala, duela hilabete bat, Iñigo Cabacas-en heriotzak guztioi hunkitu zigun. Gaurko honetan, Alternatibak, EAk, Ezker Abertzaleak eta Aralarrek adierazi dute 28 urteko gazte honen heriotza oraindik ere argitu gabe jarraitzen duela.

Dakigunez, daukagun eskubideetako bat tratu txarrik ez jasotzea da, baina  agintekeriaren eraginez gertatutakoak gero eta gehiago dira eta horrek modu nabarmen batean erakusten digu eskubide honen bortxaketa.

Esan beharrekoa iruditzen zaigu bihar, Maiatzak 9, Iñigo Cabacas-en aldeko kontzentrazio ixila egongo dela Bilbon; beraz, bertara joatera animatzen zaituztegu, aginteek egoeraren larritasunaz jabetzeko, honelako egoerak saihesteko eta gure eskubideen aldeko borrokari ekiteko. Iñigo goian bego!!

 LINK-a:

HEZKUNTZA PUBLIKOA, GUZTION ESKUBIDEA?


Gaurko honetan ere murrizketen inguruko berri bat azaltzeaz arduratuko gara. Irakurri al izango dugunez, Euskadiko hezkuntza arloaren arduradunak (Isabel Celaá) adierazi du ez dela ikasleekiko ordu kopurua handituko; aldi berean, plazaratu du ez dela ikasle kopurua nagusituko ikasgela bakoitzean eta matrikulazio tasak unibertsitatean bakarrik handituko direla.

            Baina, zer da honekin adierazi nahi duguna? Dakigunez, hezkuntzarako sarbidea guztiok daukagun eskubidea da, baina, adibidez, matrikulazio tasen gorakadarekin, jende askok ezin izango ditu tasa horiek ordaindu, ondorioz, bere hezkuntzarako sarbidea oztopatuz.

            Horiek dira aipatzen diren aldaketa batzuk, baina gainontzekoak ezagutu nahi ezkero, hona hemen albistearen link-a:


http://www.elcorreo.com/vizcaya/20120507/mas-actualidad/sociedad/gobiernovascoprofesores-201205071324.html

lunes, 7 de mayo de 2012

BESTE IKUSPEGI BAT!

Arratsaldeon danoi!!

Gaurko hontan, gure taldekide Haizeak, Cubatik etorritako bere lagun bati egindako elkarrizketa aurkezten dizuegu. Krisia dela eta, denok entzun ditugu kexak handik eta hemendik, baina benetan nahiz eta krisiak gogor jo, ain txarto bizi gara? Bideo honen helburua, zuek hausnarketara bideratzea da. Errealitate desberdinak ezagutuz gero,galdera hau planteatzen dizuegu, ain da latza gure egoera?

http://www.youtube.com/watch?v=JgPSMJ5QSKM&feature=youtu.be

domingo, 6 de mayo de 2012

DIRULAGUNTZAK



Gero eta nabarmenagoa den arazoetako bat diru laguntzen inguruan zentratzen da. Egoera ezegokiak direla eta, hainbat familiek diru laguntzak behar dituzte oinarrizko beharrei aurre egiteko. Baina, aldi berean, beste hainbestek, maula egiten dute, hau da, laguntza bat jasotzen ari diren bitartean, eskutuko lan batean ari dira.


            Gaurko honetan, Eusko Jaurlaritza daukagu abiapuntu. Hainbat kolektibok adierazi dute Eusko Jaurlaritzak, diru laguntzen inguruko susmoak elikatzen dituela, hau da, arazoa larriagotu egiten duela. Albistea zakontasunez irakurri nahi ezkero, hona hemen honen link-a:

LINK:

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!

“Inork ez du tratu txarrik jasango, ezta tortura edo zigorrek ere”. Hau da 5. artikuluak azaltzen diguna, baina gaurko honetan, hainbat alditan bezala, bi genero indarkeri kasu plazaratuko dizkizuegu. Bi gizonezko atxilotu zituen atzo Bilbon eta Basaurin (Bizkaia), bikotekidea eta bikotekide ohia jotzea eta mehatxatzea leporatuta.

            Genero indarkeri kasuak gero eta gehiago dira eta ohartu behar gara, horrela, gizakiok daukagun eskubide bat bortxatzen dela, horregatik, ezinbestekoa da GUZTIOK hausnarketa batera bideratzea , ondoren, ditugun eskubideen alde borrokatuz.

Link:

viernes, 4 de mayo de 2012

STAND UP FOR YOUR RIGTHS!

Arratsaldeon danoi!
Ostiral arratsalde honetan zeuen bihotzak alaitzeko, hona hemen Bob Marley-ren kanta!
Kanta dezagun denok batera GURE ESKUBIDEEN ALDE!

LANGABEZI TASAK BEHERA!


XXI.mendeko arazo larrienetako bat langabezia da. 23 .artikuluak dioenez, pertsona guztiek lan egiteko eskubidea  dute, aldi berean, egoera egokian, berdintasunean, soldatape maila berberean... lan egiteko eskubidea izanik. Baina, zoritxarrez, errealitatean giza eskubide honen bortxaketa begi bistakoa dela badakigu.

        Ala ere, El Correoko albiste honetan ikus dezakegu nola, Aste Santuarekin batera, langabezi tasak behera egin duen. Datu gehiago ezagutu nahi ezkero, hona hemen albistearen link-a:



jueves, 3 de mayo de 2012

OSASUN ERREFORMARI EZ!


Beste albiste batean aipatu genuenez, Espainiako gobernuak osasusarekiko neurri batzuk hartu izan ditu, baina Euskal Herriak bere ezezkoa plazaratu du neurri hauekiko.

 Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Euskal Herrian paperik gabeko etorkinen osasunaz arduratzen jarraituko dela argitu du, hau da, nahiz eta paperik ez izan, etorkinek, osasun zerbitzuetara jotzeko aukera izaten jarraituko dute. Albiste honi buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, hona hemen link-a:



miércoles, 2 de mayo de 2012

BEKA OROKORRA BERRITU AHAL IZATEKO, %90A ETA %100-AREN ARTEKO IRAKASGAIAK GAINDITZEA BEHARREZKOA IZANGO DA.


Arratsaldeon denoi!

Egun hauetan pil-pilean egon den berri hau ekartzen dizuegu gaurko goiz honetan. Ziur aski blog hau irakurtzen duzuen askok  ikasleak izango zarete eta interesatuko zaizuelakoan gaude. Gure blog honetatik animatzen zaituztegu horrelako neurriei aurre egiten!

OSASUN ERREFORMA


Gobernuak krisialdiaren aurrean hartu nahi dituen osasunaren inguruko neurriak giza eskubideekiko atzera pausu larria suposatzen dute. Gai honi buruzko informazio gehiago ezagutu nahi ezkero, hurrengoko orrialdean topatuko duzue erreforma honen inguruko informazioa:
http://noticias.lainformacion.com/asuntos-sociales/inmigracion/familias-denuncian-que-la-reforma-sanitaria-vulnera-derechos-humanos-basicos_aqXkpC139ghE8zZyiCIQq2/

GIZA ESKUBIDEEKIN LOTURA DAUKATEN EGUNEN EGUTEGIA:


Kaixo lagunok!

Interesgarria iruditu zaigu zuei giza eskubideekin lotura duten egunak zeintzuk diren gogoraraztea. Horretarako hurrengoko web orrialdean egun garrantzitsuenak aurkitu ahal izango dituzue.
http://www.un.org/spanish/events/calendario/

IÑIGO CABACAS


Iñigo Cabacas Athleticeko partidaren ostean istiluetan zauritutako 28 urteko gaztea hil egin da.  Beste askotan gertatu den bezala, ertzaintzak erabilitako metodo opresiboen ondorioa daukagu gure aurrean. Hilketa honen ostean, gomazko piloten erabilera debekatzea proposatu dute baina horretarako beharrezkoa izan da Iñigo eta bera bezala poliziaren eskuetan hil diren beste askoren bizitzak. NORARTE HELDUKO DIRA?
http://www.elmundo.es/elmundo/2012/04/10/paisvasco/1334072731.html

NGAWANG SANGDROL


Non daude bere eskubideak? Ngawang Sangdrol, ia bizitza osoa kartzelan eman du, askatasunik gabe eta bere hitza entzunda izateko eskubiderik gabe. Hain da pekatu larria, zure ideiak libreki espresatzea? XXI.mendean ezinezkoa da horrelako giza eskubideen bortxaketen aurrean isilik geratzea. Horretarako, hemen atxikitzen dizuegu kasu honi buruzko informazio gehiago. BORROKA GUREA DA!

Mohammed Abukar, beste biktima bat.


2009.urtean auzitegi islamiar batek Mohammed Abukar, 48 urteko gizon Somaliarra,  heriotzararte harrikatua izatera kondenatu zuen adulterio delitu batengatik. Berarekin erlazioa mantendu zuen neskak, 100 zigorrada jaso behar izan zituen baita ere. Honek, aldiz, bizitza salbatu zuen, momentuan bikotekiderik ez zuelako.

Zoritxarrez, historia hau eta horrelako beste asko benetakoak dira. Ikusi dugunez, gizon honek ez du teorian hain politak diren giza eskubideen babesik izan harrikadak bere gorputzean sentitu dituen momentuan. Horrelako bortxaketak egunero ematen dira eta guk nire buruari galdetzen diogu; nola da posible?
http://elpais.com/diario/2009/12/20/domingo/1261284758_850215.html

Soldatarekiko diskriminazio SEXISTA


Emakumeok gizonezkoek baino 7000€ gutxiago kobratzen ditugu urtero. Hauxe da datuek esaten dutena eta beste hau aldiz giza eskubideen aldarrikapenean idatzitako 23.artikua: Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe, lan beragatik lansari berbera jasotzeko eskubidea. Ikusten denez sexuen arteko bereizketak  gure egunerokotasunaren parte dira gaur egun. Zer itxaroten gabiz gurea dena aldarrikatzeko?