Dakigunez 1980an, Marokok
2.500 kilometroko harresia eraiki zuen iparraldetik hegoaldera,
lurraldea eta Saharako herritarrak banatzeko. Harrezkero, 200.000 inguru lagun
egoera ezin txarragoan bizi dira desertuan errefuxiatuta eta beste askok Marokon bizi dira errepresio-egoeran.1991n, NBEren babespean, su-etena deklaratu zuten eta Bake Plana sinatu, autodeterminaziorako erreferenduma egiteko oinarriak ezarriz.
Hala ere egoera berdinean bizi dira. ZERGAITIK?
Gaur egun Estatu Batuetako interes geoestrategikoek eragozpen handiak
jartzen dituztelako NBEren ebazpenak betetzerakoan eta erreferenduma egiteko.
Izan ere, Estatu Batuek eskualde horretan duten aliatu garrantzitsuena
da Maroko. Bestetik, Europako (bereziki Espainiar eta Frantziar estatuak) eta Estatu Batuetako nazioz gaindiko
konpainien eta gobernuen interes ekonomikoak ere badaude jokoan....
ONDORIOAK? Egoera honek, ondorio guztiz beldurgarriak mantentzen, onartzen eta birsortzen ditu; Saharako herriari oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta Mundu osoaren begi-bistan...
Bizi diren egoera, bizitza, ONARTEZINA baita!
Eta guk geuk, DENOK gure pasibitate eta aurduragabetasunarekin gure erreduntasuna onartu beharko genuke...





